XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Barkatu, jauna. Treneko langilea al zara?

- Bai eta ez erantzun zuen.

Erantzunak era txarrean harritu ninduen, baina berehala ikusi nuen jarleku bat adierazten zidala.

- Bai, trenari dagokionez.

Ez, langile izateari dagokionez.

Behargina naiz.

- Ulertzen dut. Barkatu.

- Txiletarra, jauna?

- Hala dirudi.

- Zerbait jan nahi al duzu?

Eskerrak eman nizkion afaldu berri nintzela adieraziz eta La Pazerako trenaren ordutegiari buruz galdetu nion.

Orduantxe iritsi zen okela.

Agureari begiek dir-dir egin zioten eta mahaizapiaz sardeska eta aiztoa garbitu zituen.

- On dagizula.

- Eskerrik asko, jauna.

Ardo bat nahi?

Erantzunaren zain egon gabe atzamarrez klask egin eta beste edalontzi bat eskatu zuen.

Lehenengo okela zatia ahoratu eta jarrera ameskorra hartu zuen.

- Behiak daukan gauzarik onena tira errea da.

Piztia noblea behia, alde guztietatik okelaz betea, baina onena tira errea da.

- Iritzi berekoa nauzu. Topa.

- Topa. Ba al dakizu hemen iparrean zer falta den?

Chimichurria 1. Chimichurri: oregano, aji xehetu, piper hauts, e.a.ez egindako saltsa mina.

Horixe da falta dena.

Bertsoari puntua eta okela erreari chimichurria.

- Erabat ados.

Agureak diziplina makrobiotikoaz mastekatzen zuen.